EIDAL IDIOMAS, HORMA-IRUDIA
Harry Beck-en planoetan inspiratuta Eidal ingelesezko akademiako sarrerako horma-irudiak diseinatu eta pintatu genituen.
DUPLEX BILBAO, HORMA-IRUDI TIPOGRAFIKOA
Horma-irudi tipografiko bat lokalaren sarreran. Ideia “ghost sign” faltsua sortzea da, obran indusketa egiterakoan ustekabean agertutako horma-irudi zahar bat zela simulatuz. Duplex lokala 2014an ireki zuten eta berarentzat horma-irudia egin genuen. Obra honetarako Lab Matic-ek barne-diseinua egin zuen, eta Duplexek bi
ESLAK, ARBELAK
Grupo Premierk-ek Santurtzin duen gastro-bar Eslak-entzat arbelak diseinatzea eta eskuz errotulatzea.
CABO BILLANO, ARBELAK
Cabobillano Multiaventura-rentzat neurrira eraiki genituen zurezko bi “Sandwich Board”-en diseinua eta errotulazioa.
SAN MIGUEL, ARBELAK
“San Miguel” enpresarentzako hiru arbel diseinatzea, neurriko bastidoreak eraikitzea eta errotulatzea. Arbelak Bilboko Alde Zaharrean dagoen Lontz jatetxerako egin ziren. Proiektu hau Baaq Arquitectos estudioarekin egin genuen lankidetzaren barruan sartzen da.
DONOSTIAKO AUTOBUS GELTOKIA, ERRPOTULAZIOA
Donostiako autobus geltoki berrian dagoen “De Norte a Sur” kafetegian logo batzuk errotulatu genituen azulejozko hormen gainean, lokalaren logoa barra dagoen aldean eta apaintzeko bi komunetan. Proiektu honetan errotulatu genituen logoen diseinua Erredeeme Arquitectos enpresarena da.
LARRABE OILOTEGIA, HORMA-IRUDIA
Proiektu honen helburua gizakien jarduera eta eraikina kokatuta dagoen inguruaren arteko oreka eta harmonia lortzea da. Horma-irudiak eta errotulazioa txapa korrugatuaren gainean margotuta daude.
LARRABE OILOTEGIA, SENALETIKA
Seinaletika Larrabe Oilotegian egin genituen horma-irudien multzo baten atala da. Proiektuari korporatibotasuna emateko horma-irudi nagusitik ateratako elementu grafikoak inkorporatzen dira seinaletikan. Irakurtzeko arazorik egon ez dadin kamioien zamalanetako kaiak ateen planoak ia erabat okupatzen dituzten zenbaki handi batzuekin errotulatu dira.
LET IT B
Esku hartze honekin gure proiektu gehienetan funtsezkoak diren bi alderdi erakutsi nahi ditugu: funtzionala eta estetikoa. Horretarako, abiaburu moduan abesti famatu bat hartuta, B letra handi bat sortu genuen. Elementu horrek, alde batetik, interes bisuala ematen zion fatxadari eta, hori
CÍRCOLO PIZZA, ARBELAK
Círcolo Pizza-k Bilboko bere lokalaren barruko arbela errotulatzeko agindua eman zigun. Aldi berean bi aldeetatik errotulatutako zurezko sandwich board bat egin genuen. Errotulu hori oso funtzionala da aukera ematen duelako lokaletik kanpo sustatzen dituzten produktuak ikusteko.